دانلود کتاب 1978-2008. 30 urte... ta aurrera
by Herri Batasuna
|
عنوان فارسی: 1978-2008. |
دانلود کتاب
جزییات کتاب
Jon Idigoras handiak halaxe esan zuen behin: “Herri Batasuna ez balitz existitu, asmatu egin beharko litzateke”. Eta 30 urte geroago, arrazoia eman behar Idigoras burugogorrari! Ze erremedio! Jon Idigorasek inork baino hobeto isla dezake herritar batasunaren izaera, eta nolakotasuna: burugogorra eta toreroa. Tematiak gure helburu politikoetan, euskaldunak garen bezala, burugogorrak; eta toreroak, gehienetan zezenari adarretatik heltzen, bestetan abilak zezenak toreatzen, baina, tamalez, maiz jasan ditugu ere adarkada mingarriak. Baina, duintasunez eta harrotasunez diogu, burugogorrak eta toreroak izan gabe, nekez egongo ginatekeela egun aldaketa politikoaren atarian, nekez Euskal Herria bizirik, eta, batez ere, nekez proiektu independentista eta sozialista bizirik.
Herri baten historian 30 urte ez dira ezer, baina izugarria da 30 urte hauetan herritar batasunak Euskal Herriari egin dion ekarpena. Aldizkari honetan lan eta borroka horren testigantza laburbiltzen saiatu gara. Herritar batasunaren historia topatuko duzu orrialdeotan, azken batean, Euskal Herriaren iragan hurbilaren historia.